Itxi

Musika

41. edizioa

Andrzej Olejniczakek zabalduko du Getxoko 41. Jazzaldia

Agentziak | Erredakzioa

17 kontzertu eskainiko dituzte bost egunez Getxon, besteak beste, Christian Scott Quintet, Bille Evans, Dianne Reeves eta Chucho Valdes ezagunek.

  • Saxofoi doinuak izango dira nagusi Getxo Jazzeko lehen kontzertu handian

    Saxofoi doinuak izango dira nagusi Getxo Jazzeko lehen kontzertu handian

Getxoko 41. Nazioarteko Jazzaldia asteazkenean, ekainak 28, hasiko da, eta protagonista nagusia Andrzej Olejniczak saxofoi-jotzaile poloniarra izango da: 22:00etatik aurrera, musikari poloniarrak "Chopin interpretazen" proiektua aurkeztuko du Biotz Alai plazan. Musikagile klasikoaren zenbait lan ezagun jazz erritmoetara moldatu ditu bertan.

Eguneko egitarauan, beste bi saio egongo dira: Talde Lehiaketan (Biotz Alai plazan, 21:00etan), Adam Jarzmik Quintet arituko da eta, Hirugarren Milurtekoa atalean (Algortako Geltokia plazan, 19:00etan), Ana Bejerano Concept laukotea.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, bost egunez, Getxo Jazz jaialdiak izen handiko artistak eta musikari gazteak bilduko ditu 17 kontzertu eskaintzeko, hala nola Christian Scott Quintet, Bill Evans & Dean Brown Band, Dianne Reeves eta Chucho Valdés.

Talde Lehiaketa

Bestalde, Talde Lehiaketari dagokionez, Katowiceko Musika Akademiako bost musikari gaztek osatutako Adam Jarzmik Quintet talde poloniarra ariko da asteazkeneko saioan, Biotz Alai plazan, 21:00etatik aurrera.

Halaber, Hirugarren Milurtekoa atalean, Ana Bejerano abeslari bizkaitarrak jazz, bossa nova eta baladen estandarrak eskainiko ditu, Miguel Salvador gitarra-jotzailea, Fabian Acarregui baxu-jotzailea eta Gorka Iraundegi bateria-jotzailea lagun dituela.