Itxi

Musika

200 kantuko zerrenda

Jaietarako musika ez sexista proposatu du Emakundek

Natxo Velez | eitb.eus

Beldur Barik programaren barruan, Emakumearen Euskal Erakundeak 200 kantuko zerrenda bat proposatu du, sexismorik gabeko soinuak zabaldu eta emakumeek musikan duten tokia aldarrikatzeko.

1:26

Rapa, rocka, reggaetoia, heavya edo ska ez dira, noski, musika matxistak, horrelakorik ez baita existitzen (berorien bidez zabaltzen den mezuan dago koska), baina jai giroan entzuten ditugun kantu askoren hitzak sexistak izaten dira, matxistak. Horren aurka egiteko eta aurreiritziak apurtzeko, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak denetariko 200 kantu ez sexistako zerrenda sortu du Spotifyn.

Beldur Barik programaren barruan, estilo guztietako kantuak jarri ditu Emakundek txosnen, tabernen eta herritar guztien esku, “musika eredu berriak ikusgarri egin eta emakumeek musikan duten lekua aldarrikatzeko”.

Horien artean daude Kashbad (“Ni izateko”), Lady Gaga eta Beyonce (“Telephone”), Zaz (“Je veux”), Le Tigre (“Viz”), Amparanoia (“You know what I mean”), Fugazi (“Suggestion”), Maixa eta Ixiar (“Emakume jaio nintzen”), M.I.A. (“Bad girls”), Esne Beltza (“¿Quién manda aquí?”), Patti Smith (“People have the power”), Tremenda Jauria (“Tú no eres mi papi”), La Basu (“Quiero ser libre”)…

Zerrendak argi uzten du aukerak egon badaudela edozein girotan mezu sexistarik ez hedatzeko eta jaiak balore positiboak sustatzen dituzten kantuen bidez girotzeko.