Itxi

Musika

Euskadiko Orkestra

EOSeko lan gatazka bukatutzat eman dute, akordio bat sinatuz

Agentziak | Erredakzioa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko beharginen mobilizazioa azaroaren 18an hasi zen.

1:02

Euskadiko Orkestra Sinfonikoan (EOS) azken asteetan bizitako lan gatazka amaitu da: orkestrako zuzendaritzak eta langileen eskaerak defendatzen dituen gizarte ordezkaritzak akordioa sinatu dute.

Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzan sinatutako akordioaren arabera, bete gabe zeuden egiturazko bi lanposturen lehiaketa publikoa egingo dute, musikariek azken egunotan eskatu bezala, ELA sindikatuak azaldu duenez.

Sindikatuaren arabera, lanpostuen zerrenda egitea ere onartu dute, eta, horren arabera, 91 postu egongo dira arlo artistikoan eta 14 arlo tekniko eta artistikoan.

ELAk akordioa aurkeztu duen ordu berean, Oriol Rock EOSen zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eman du, bi aldeek itxitzat eman duten lan gatazkari buruzko xehetasun batzuk emateko.

EOSeko langileen mobilizazioa azaroaren 18an hasi zen, eta Opera Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) pianista bat kontratatu behar izan zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ordezkatzeko Don Pasquale opera aurkeztu zuenean.