Itxi

Musika

Bira

EGOk kalitatezko programa barroko batekin itxiko du 20. urteurrena

eitb.eus

Euskal Herriko Gazte Orkestrak Eibarren egingo du neguko topaketa, urtarrilaren 5era arte. Hiru kontzertu eskainiko ditu Donostian (urtarrilak 3), Gasteizen (urtarrilak 4) eta Bilbon (urtarrilak 5).

1:43

Euskal Herriko Gazte Orkestrak estilo barrokoko hiru lan garrantzitsu erakutsiko ditu neguko denboraldian: Juan Crisostomo Arriagaren «Sinfonia Ren» enblematikoa; Karl Stamitzen «Biolarako eta orkestrarako kontzertua», Maria Rallo Muguruzarekin batera —orkestrako kide ohia eta gaur egun Hanburgoko operaren orkestrako biola—; eta, amaitzeko, «esklabo zoriontsuak» obertura ezaguna. Horien bidez, 20 urteko zikloa itxitiko du Orkestrak.

EGOren neguko topaketak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era egingo dituzte, Eibarko hezkuntza esparruan.

Taldearen arduradunek azaldu dutenez, Orkestraren xedea da musikari gazteei errepertorio profesionalak jotzeko aukera ematea, programazio konplexu baten bitartez. Horrela, talde sinfonikoetan jotzeko geroz eta aukera gutxiago dagoen honetan, merkatu globalean lehiatzeko trebakuntza osoa jasotzen dute musikariek.

20 urteko ibilbidean, Euskal Herriko Gazte Orkestrak musika sinfonikoko eta ganbera musikako 150 kontzertu baino gehiago eskaini ditu dozena erdi bat herrialdetan.

“Programa osoa”

Musika errepertorioari dagokionez, “inoiz izan duen osoenetakoa” da aurtengoa, arduradunen esanetan. Euskal antzokietan emango dituzten kontzertuen bira urtarrilaren 3an hasiko da Donostian, Victoria Eugenia antzokian; urtarrilaren 4an Gasteizen arituko dira, Principal antzokian; eta urtarrilaren 5ean Bilbora helduko da emanaldi sorta, Euskalduna jauregira. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira.