Itxi

Musika

Kontzertua

Joaquin Sabinak kontzertua eskainiko du Donostian ekainaren 2an

eitb.eus

Musikaria “Lo niego todo” biraren azken txanpan iritsiko da Gipuzkoako hiriburura. Illumbeko Donostia Arenan egingo duten kontzerturako sarrerak urtarrilaren 26an jarriko dituzte salgai.

Joaquin Sabina musikariak ekainaren 2an Donostian kontzertua eskainiko duela iragarri du gaur. Emanaldia “Lo niego todo” birari dagokio.

Kontzertua Illunben egingo dute, Donostia Arenan, eta sarrerak urtarrilaren 26an jarriko dituzte salgai bi webgune hauen bidez: jsabina.com eta loniegotodo.com

“Lo niego todo” bira Mexikon abiatu zuen maiatzaren 14an, eta 55 kontzertu eman dituzte dagoeneko Europan eta Latinoamerikan, besteak beste BECen egindakoak.