Itxi

Musika

Jaialdia

Status Quo, Richie Kotzen eta Burning, Iruñean ekainean

Agentziak | Erredakzioa

Britainiar talde mitikoak, estatubatuar gitarrista eta abeslariak, madrildar taldeak eta Kadavarrek joko dute “Ciudadela. Rock lurraldea” jaialdiaren lehen edizioan.

  • Status Quo Estatu mailako esklusiban izango da Iruñean. Argazkia: Chris Hewlett management.

    Status Quo Estatu mailako esklusiban izango da Iruñean. Argazkia: Chris Hewlett management.

Staus Quo britainiar rock-and-roll talde historikoak, Richie Kotzen musikari apartak, Kadavar talde alemanak eta Burning madrildarrek “Ciudadela. Rock lurraldea” jaialdian joko dute, ekainaren 16an, Iruñeko Ziutadelan.



Antolatzaileen arabera, hurrengo egunetan beste talde bat gehituko diote kartelari, eta lehen edizio hau lehen urratsa izango da. Aurrerago, “lan” egingo dute hiriko taldeak kontratatzeko, emakumeen parte-hartzea bultzatzeko eta talde zerrendan gaztelaniazko eta euskarazko taldeak barneratzeko.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Interneten eta zenbait saltokitan, eta bihartik, hilak 6, aurrera El Infiernito Guitar Shopen erosi ahalko dira, formatu fisikoan.

Salneurria 50 eurokoa izango da hamar egunez, eta gero 65 eurora igoko dira. Kontzertuaren egunean, 75 euroan erosi ahalko dira leihatilan.