Itxi

Musika

Uztailak 17-21

Hudson, The Mingus Big Band eta Cory Henry, Gasteizko Jazzaldian

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztar musika jaialdiaren berrogeita bigarren edizioa egingo dute aurten, uztailaren 17tik 21ra.

  • Cory Henry uztailaren 20an egongo da Gasteizen. © Vincent Tseng.

    Cory Henry uztailaren 20an egongo da Gasteizen. © Vincent Tseng.

Hudson, The Mingus Big Band eta Cory Henry uztailaren 17tik 21era Gasteizen egingo duten jazz jaialdian egongo dira, antolatzaileek ohar batean iragarri dutenez.

Hudson proiektua lau musikari beteranok sortu dute, taldeko liderraren, Jack DeJohnette bateriaren, 75. urtebetetzea ospatzeko. John Medeski teklatu-jotzaileak, John Scofield gitarristak eta Scott Colley baxu-jotzaileak laguntzen diote abentura honetan, DeJohnettek bezala Hudsoneko ibarrarekin lotura eta musikarako eta sormenerako grina duten musikariek.

Gasteizen, uztailaren 18an arituko dira Hudsoneko ibarreko kantuz (Bob Dylanetik hasi eta Jimi Hendrixeraino) osatutako diskoa aurkezten.

The Mingus Big Band Charles Mingus konpositore eta kontrabaxu-jotzailea omentzen duen 14 musikariko taldea da, eta uztailaren 19an joko du Gasteizen.

Cory Henry, egungo funk musikari azpimarragarrienetako bat, uztailaren 20an, ostiralarekin, iritsiko da Arabako hiriburura, The Funk Apostles taldea lagun.