Itxi

Musika

Kontzertua

Fermin Muguruza eta Belako, Donostian ekainaren 16an

eitb.eus

Gasca kiroldegiak “B-Map 1917 + 100” irundarraren lanaren eta “Render me numb, Trivial Violence” bizkaitarren diskoaren Donostiako aurkezpena hartuko du. Cecilia Payne taldea ere arituko da.

Fermin Muguruzak eta Belako taldeak indarrak batu dituzte, eta kontzertua eskainiko dute elkarrekin Donostian, ekainaren 16an, Anoetako kiroldegian, Gascan.

Muguruzak ?B-Map 1917 + 100? The Suicide of Western Culture taldearekin batera grabatutako diskoa aurkeztuko du, Karlos Osinaga ?Txap? musikari eta ekoizlea gitarran lagun duela.

 

 

Belakok, berriz, ?Render me numb, Trivial Violence? hirugarren disko luzea aurkeztuko du Donostian.

 

 

Gainera, Cecilia Payne taldeak berotuko du giroa lehenengo eta behin.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 17 euroan, eta ordutegiak ere iragarri dituzte:

21:00 - 21:30 Cecilia Payne
21:50 - 23:10 Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture
23:30 - 00:50 Belako