Itxi

Musika

Ekainak 29-30

Wilko Johnson eta Gari, BBK Music Legends jaialdira

eitb.eus

Sondikako jaialdiaren kartelean, Jeff Bech, Steve Winwood, Glen Hughes eta Mavis Staples artsistekin bat egingo dute bi artistok.

  • Dr Feelgood taldearen sortzaileetako bat da Johnson. Argazkia: Leif Laaksonen.

    Dr Feelgood taldearen sortzaileetako bat da Johnson. Argazkia: Leif Laaksonen.

Wilko Johnson polifazetikoa eta Gari musikari mitikoa, Maldanbera taldeak lagunduta, BBK Music Legends Sondikako La Ola zentroan ekainaren 29 eta 30ean egingo duten jaialdian egongo dira, antolatzaileek gaur iragarri dutenez.

Artista gehiago daude iragartzeko, eta oraingoz iragarritakoei batuko zaizkie Johnson eta Gari: Jeff Beck eta Steve Winwood kartelburuak, Glenn Hughes, Mavis Staples eta Ana Popovic.

Wilko Johnson gitarrista eta konpositorea Dr. Feelgood pub rock eta rhythm & blues taldearen sortzaileetako bat da.

Gari abeslari, konpositore eta gitarrista, bestalde, 80ko hamarkadan hasi zen musikagintzan, Hertzainak taldearen eskutik.

Orain, “Estutu” diskoa aurkezten dihardu, Maldanbera taldearekin batera: Miguel Moyano (gitarra eta teklatua), Natxo Beltran (bateria) eta Oier Aldekoa (baxua, teklatua eta koroak).