Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Josu Okiñenak euskal musikaren altxorrak berreskuratu eta munduratuko ditu

Musika

Ondarea

Josu Okiñenak euskal musikaren altxorrak berreskuratu eta munduratuko ditu

eitb.eus

2018/05/07

‘Xuxurlak’ donostiar musikari eta ikertzailearen proiektuak partiturak berreskuratu, inprimatu, disko formatuan kaleratu eta kantuok kontzertu biran taularatuko ditu, Europa, Amerika eta Asian.

  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Okiñena donostiar ikertzaile, irakasle eta interpreteak Xuxurlak “360 graduko proiektua” aurkeztu du gaur: eskuz idatzitako euskal partiturak berreskuratu, egokitu, editatu eta disko batean argitaratu ditu Okiñenak, eta kontzertu bira batean aurkeztuko ditu doinuok orain, Europan, Asian eta Amerikan.

Hogei urteko ikerkuntza eta ikasketa prozesuaren ondoren, Sony Classicalek eta OE Oficina Edicionesek kaleratu dute “Euskadin aitzindaria” den lana.

“Lehen fasean, editatu gabeko eskuizkribuak Europa eta Ameriketako artxiboetan aurkitzen aritu nintzen, gerora landu, dezifratu eta digitalizatzeko”, ikertzaileak azaldu duenez.

Jarraian, dezifratu, berriz osatu eta transkribatu eta gero, OE Oficina Ediciones argitaletxeak partiturak kaleratu ditu, “eskuragarri egon daitezen eta munduko edozein txokotan interpretatu ahal daitezen”, gehitu du Okiñenak.

Halaber, Okiñenak piezetako batzuk aukeratu eta grabatu ditu, Xuxurlak diskoa osatzeko. 1940tik 1960ra arteko euskal konposatzaileen lan argitaragabeak biltzen ditu lanak, baita XVIII. mendeko euskal klabezin-jotzaileen sonata batzuk ere, 25 kantu guztira.

Xuxurlak diskoko kantu guztietatik, ‘Andante doloroso’ Aita Donostiaren konposizioa nabarmendu du Okiñenak, pianorako idatzi zuen azkena.

Nazioarteko bira

Okiñenak 2017ko udan abiatu zuen ‘Xuxurlak’ nazioarteko bira, eta AEBn, Argentinan, Uruguain, Txilen, Suitzan, Italian, Polonian eta Errumanian egon da jada.

Orain, biraren bigarren zatia aurkeztuko du Donostian, Victoria Eugenia antzokian, maiatzaren 9an, asteazkenarekin, 20:00etatik aurrera. Handik, Japoniara, Taiwanera, Kanadara, AEBra, Italiara, Brasilera, Uruguaira, Txilera eta Argentinara egingo dute kantuek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena