Itxi

kultura

Arkeologia

Inskripzio berriak aurkitu dituzte Iruña Veleiako aztarnategian

Kareharrizko aldare batean estreinekoz aztarnategian bertan komunitatearen izena aurkitu dute. Testuak gainera informazio mamitsua eskaintzen du.

1:22

Iruña-Veleiako aztarnategian aurkikuntza handia egin dute. Kareharrizko aldare batean estreinekoz aztarnategian bertan komunitatearen izena aurkitu dute. Testuak gainera informazio mamitsua eskaintzen du.

Joan den urriaren 15ean egin zuten aurkikuntza. Garbiketa lanetan zebiltzala harri puska bat aurkitu zuten. Erromatarren garaiko aldare bat da, II. edo III. mendekoa. Esanguratsuena bertan azaltzen den inskripzioa da. Lehendabizikoz aztarnategiak berak Veleiako komunitateari erreferentzia egiten dio.

Zazpi lerroko testu laburrak informazio adierazgarria eskaintzen du. Esaterako, Veleian, herriaren zerbitzura lan egiten zuten esklaboak bazirela. Aldarean honako hau irakur daiteke. Eucarpus izeneko esklabo publikoak ama jainkosari eginiko eskaintza.

Horrela, esklabo honen testigantzak, agerian uzten du Iruña Veleiako gizarteak bazituela ondareak. Gizarte konplexu batez ari garela esaten dute adituek

Izan ere, herria merkataritza gune garrantzitsua zen. 745 metro karratu indusi dituzte dagoeneko eta bertan pisatzeko tresnak aurkitu dituzte. Dirudienez, merkantzia kontrolatzeko eta zergak ezartzeko erabiltzen zituzten.

Halere, Iruña Veleiaren izaera juridikoa argitu eta zehaztu gabe dago oraindik. Asko dago aztertzeko oraindik.