Itxi

kultura

Donostia

Olatu Talkaren 6. edizioa maiatzaren 29tik 31ra izango da

Erredakzioa

Proposamenak bidaltzeko epea gaurtik otsailaren 19ra arte egongo da zabalik artista, elkarte eta herritar ororentzat. Aurten, Donostia Kulturak hartuko du bere gain jaialdia.

  • Gaur goizean aurkeztu dute Olatu Talka.

    Gaur goizean aurkeztu dute Olatu Talka.

Olatu Talka jaialdiak etorkizunera begirako egokitzapen-prozesua hasiko du aurten. Orain arte, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatu duten jaialdi honen lidergoa lehenak izan duen arren, aurten, lehendabizikoz, Donostia Kulturak hartuko du jaialdia antolatzeko ardura, 2016tik aurrerako garaia prestatzeko.

Izan ere, Donostia 2016 proiektuaren xede nagusietako bat, ekitaldi soilak antolatzea baino gehiago, epe luzean iraungo duten ondorioak bultzatzea da.

Olatu Talkak, ondorioz, lantalde berria izateaz gain, egoitza berria izango du: Okendo Kultur Etxea.

Auzoetan presentzia handiagoa

Aurtengo berritasunetako bat da Olatu Talkak auzoetan presentzia handiagoa izango duela, aurreko urteetan auzoetako herritarrek egin duten eskaerari erantzunez.

Seigarren ekitaldia duen honetan, Olatu Talkak dagoeneko finkatutako eta sustraitutako hainbat jarduera sendo ditu; asko jaialdiaren baitan sortutako eta hazitako jarduerak dira, eta horietako zenbait jaialditik emantzipatu dira jada: Musika Parkean, Sukaldanitzak, Garbibai, hacktibismoarekin erlazionatutako zenbait jarduera, etab.

Hori baita, hain zuzen, Olatu Talkak utzi nahi duen ondareetako bat, bere baitan jaio, hazi eta indartu diren zenbait proiektuk arestian aipatutako proiektu independente horien bidea hartzea.

Profesionalekiko elkarlana

Eragile amateurren eta profesionalen arteko kolaborazioa bi aldeentzat aberasgarri den ustean, horrelako harremanak bultzatu nahi ditu jaialdiak.

Proposamenak bidaltzeko epea, zabalik

Olatu Talkan parte hartzeko epea gaur, abenduak 17, zabaldu da, eta herritarrek ekimenaren webgunean dute informazio osoa.