Itxi

kultura

Aldizkari satirikoa

Asisko Urmeneta: 'Ezker-eskuin ostiak banatzeko jaio da H28'

Natxo Velez | eitb.eus

‘Charlie Hebdo’ko marrazkilarien hilketak 'H28' euskarazko ‘hilabetekari saretirikoa’ sortzeko bultzada eman zien Asisko Urmeneta, Marc Armspach 'Marko' eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ marrazkilariei.

?Charlie Hebdo? frantses aldizkari satirikoko marrazkilarien hilketaren kariaz, ?Berria? egunkariak Asisko Urmeneta, Marc Armspach ?Marko? eta Patxi Huarte ?Zaldieroa? marrazkilariak batu zituen, eta bilera horretatik euskarazko aldizkari satiriko bat sortzeko ideia atera zen.

Urmenetak azaldu digunez, ?erasoaren ostean hedabideetan marrazten zen egoera ez zetorren bat ?Charlie Hebdo?ren diskurtsoarekin; ez agintariak Parisko kaleetan desfilean erakusten zituzten irudiak ez jende penaturik erakusten zuten argazkiak ez zegozkion horrelako publikazio baten espirituari. Horren aurrean, geuk euskarazko aldizkari satiriko bat egingo genuela erabaki genuen?.

?Aspalditik aipatzen genuen herri honetan euskarazko aldizkari satiriko bat behar genuela. ?Napartheid?, esaterako, ez zen bilakatu Frantzian horrelako aldizkariak edo Espainian ?El Jueves? bat edo ?Hermano lobo? bat izan direna. Horretan ere, herri ez-normaldua gara??, azaldu du Urmenetak.

?H28? publikazio independente eta irekia izango da marrazkilari-kazetarientzat. Azalean zer joango den, esaterako, denen artean bozkatuko dute, eta kontrazalean tokia egingo diete orri nagusitik kanpo gelditu diren proposamenei.

Lehen zenbakian, Urmenetaz, Zaldieroaz eta Markoz gain, Adur Larerak, Unai Iturriagak, Irene Bordak, Joseba Larratxe ?Josevisky?k, Patxi Gallegok, Ainara Aspiazu ?Axpi?k parte hartu dute, baina, esan bezala, proiektu zabala da.

Hilabetero sareratuko dute, hilaren 28an, Urmenetak esan digunez ?ezker-eskuin ostiak banatzeko? jaiotako aldizkaria.

H28 Marko