Itxi

kultura

Larunbat eta igandean

Baluartek Sara Barasen ikuskizunaren estreinaldia hartuko du

Erredakzioa

‘Voces’en, Cadizko dantzari eta koreografoak flamenkoaren mitoak omentzen ditu. Sarrerak 24 eta 38 euro arteko prezioan daude salgai.

Baluarteko Areto Nagusiak hartuko du Sara Barasen ikuskizun berrienaren Estatu mailako estreinaldia. “Voces” lanean, Cadizko dantzariak flamenkoko mito handienak omentzen ditu: Paco de Lucía, Camarón de la Isla, Antonio Gades, Enrique Morente, Moraíto, Carmen Amaya…

Sara Barasek bi emanaldi egingo ditu Baluarten: gaur, hilak 7 (20:00), eta igandean (19:00). Sarrerak 38, 30 eta 24 euroan daude salgai (7 euroan, Baluarte Gaztea programakoentzat), eta betiko bideak baliatuz erosi ahal dira: Baluarteko leihatilak, webgunea eta 902 15 00 25 telefono zenbakia.

Sara Barasek bere konpainiako dantzariak eta ikuskizunaren musika zuzenean joko duen flamenko talde bat izango ditu alboan.

Sara Pereyra Barasek (San Fernando, Cadiz, 1971) esana du ez lukeela bizitza “dantzatu gabe, amestu eta amets eginarazi gabe”, eta bosgarrenez arituko da Baluarten. Azkenekoz duela urte erdi eskas egon zen, Flamenco on Fire jaialdiaren irekieran.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Iruñeko bideoak