Itxi

kultura

Heriotza

Jose Luis Etxebarria Goiri dantzari eta txistularia hil da

N.V. | eitb.eus

1925ean jaio zen Begoña auzoan, Bilbon, eta dantzari eman zion bizi osoa Txelu ezizenaz ezagunago izan den gizonak. Metalezko txistua asmatu zuen Etxebarriak.

Jose Luis Etxebarria Goiri, Txelu, dantzari, dantza zuzendari eta txistularia hil da gaur.

Begoña Bilboko auzoan jaio zen Etxebarria, 1925ean, eta Dindirri, Santutxuko Gaztedi, Andra Mari, eta Sokadantza taldeak sortzen lagundu eta zuzendu zituen.

Gainera, metalezko txistua asmatu zuen Txeluk, 1964an.

Haren aldeko hileta elizkizuna Begoñako basilikan egingo dute, etzi, asteazkena, 19:00etan.