Itxi

kultura

Zirkua

Cirque du Soleil 1400 milioi euroan saldu dute

Agentziak | Erredakzioa

Inbertitzaileen nazioarteko talde batek erosi du konpainia. Egungo jabe nagusiak, taldea sortu zuten hiru kideetako batek (Guy Laliberte), partaidetza txiki bat gordeko du beretzat.

Guy Lalibertek, Cirque du Soleil taldearen sortzaileetako batek, konpainia nazioarteko enpresen talde bati saltzeko akordioa itxi du. Munduko antzerki konpainia handiena 1395 milioi euroan salduko du.

Konpainia erosi duen enpresa taldeak TPG Capital LP kapital pribatuak eta Fosun Capital Grup talde txinatarrak osatzen dute, Globe and Mail kanadar egunkariak iragarri duenez.

Halaber, baliteke Caisse de depot et placement du Quebec pentsio funtsak % 10eko parte-hartzea erostea, indarrean dauden negoziazioak ondo bukatzen badira.

Lalibertek Cirque du Soleilen % 90 du egun, eta, hitzarmenaren ostean, haren % 10 izango du enpresaburu eta sortzaileak.