Itxi

kultura

Musikala

Arriagak musikal bihurtu du 'La viuda alegre' opereta komikoa

Erredakzioa

Emilio Sagi arduratu da Franz Lehar austrohungariar konposatzailearen opereta egokitzeaz. Estreinaldia maiatzaren 13an izango da, eta hilaren 24ra arte egingo dituzte emanaldiak.

  • Natalia Millan du protagonista "La viuda alegre"k

    Natalia Millan du protagonista "La viuda alegre"k

Emilio Sagi eszena zuzendariak musikal handiaren esparrura eraman du “La viuda alegre” Franz Lehar austrohungariar konposatzailearen opereta ospetsua. Bilboko Arriaga Antzokiaren 125. urteurrenaren –maiatzaren 31n beteko ditu- atariko “luxuzkoa” izango da lanaren estreinaldia.

Lana Vienan estreinatu zuten, 1905ean, eta nazioarteko publikoaren babesa jaso zuen berehala. Herrikide batzuek alargun aberats eta “alai” bat limurtu egin nahi dute, haren ondasun guztiak Marsovia alegiazko printzerrian utz ditzan.

Emilio Sagi Arriagako zuzendari artistiko eta eszena zuzendariak egokitu du lan lirikoa, eta partitura Jordi Lopez maisuak moldatu du, gaur goizean Sagik kazetarien aurrean azaldu duenez.

Libretoko testuak ere gaur egungo hizkerara eta gizarte eredura ekarri ditu Enrique Viana tenor eta protagonistak. Originalean ageri diren aipamen “zaharkitu, matxista eta klasistak” ezabatu ditu Vianak.

Natalia Millan aktorea da musikalaren protagonista, bera da “alargun alaia”, eta Antonio Torres baritonoa du ondoan agertokian. Danilo kondea da Tores, behinola bikotekide izan zuen alargunarekin berriz ezkontzen saiatuko den gizona.

Musikala maiatzaren 13an estreinatuko dute, eta 11 funtzio egingo dituzte, maiatzaren 24ra arte. Denboraldi honetako bigarren produkzio handia da “La viuda alegre”, Bilboko antzerkiak “La Gaviota” Txekhoven lan dramatikoa ere taularatu baitu 125 urte egingo dituen denboraldian.

n denboraldian.