Itxi

kultura

Antzerkia

Kibubu Galiako Itzulian, Avignon Le Offen

Marie de Jongh

Marie de Jongh konpainia Avignongo Off jaialdian dago, “Kibubu” lana aurkezten. Bertatik, horrelako jaialdi batean bizitakoak kontatu dizkigute.

Hile ugariko preparazio ostean eta 768 km gure bizkarretan utzita, abentura hau martxan dabil. Agian gure bidai aberriak azento frantsesez bustirik dihardu baina guretzat ez da arazoa, Kibubuk ume zein nagusi samurtasunez betetzen dituelako. Indar eta ilusio handiz eginez, hilabete honetan 1336 aktuazio, 1000 konpainia, 28 herrialde eta ia 8000 artistari aurre egingo dizkiogu. Baina adi lagun…hauxe da Festival Off d’Avignon! Atzo izan zen, La Gran Parade-en (desfile nagusia), milaka pertsonaz inguraturik, Kibubu lehenengo aldiz kalera irten zela, jakin-min zein ezbai sortu zituelarik.

Hala ere, esan beharra dago gure ikuskizuna inguratzen duen magia hori ez litzateekela posible izango jaialdian bertan egiten ari garen lana egingo ez bagenu. Goizero, ikuskizunaren ostean eta indarberritzeko hartzen dugun dutxaren ostean, eguzkipera irteten gara, beste 1.300 konpainiaren artean  gure txokoa bilatzera. Lehia jasanezina izan badaiteke ere, zorionez, umorez hartzen dugu esperientzia eta talde giro ederra sortzen saiatzen gara, beti ere Kibubuk ikuslegorik handiena lor dezan.

Beraz, Kibubuk hilabete osoan zehar jarraituko du goizeko 10:10ean Laurette antzerki abegitsuan, non bertakoek irribarre eta abegitasun handiz hartu gaituzten.