Itxi

kultura

22:25ean

'Loreak'en telebistako estreinaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

erredakzioa | eitb.eus

Oscarretara bidean dagoen pelikula 22:25ean emango dute gaur ETB1en eta eitb.eus-en.

0:25
Loreak estreinaldia

Loreak euskarazko filma emango dute ETB1-ek eta eitb.eus-ek gaur gauean. Telebista eta web bidezko estreinaldia izango da, 22:25ean.

Bide oparoa ari da egiten Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren filma, udazkenean estreinatu zutenetik: mundu osoko jaialdietan erakutsi dute; hainbat sari jaso ditu; Goya sarietarako bi izendapen jaso zituen, tartean film onenarena; Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu den euskara hutsezko lehen filma izan da; eta, orain, Oscarretarako behin-behineko bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak.

Izan ere, Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara, atzerriko film onenaren sailerako, zein film aurkeztuko duen aukeratzeko lehen hautaketa egin du, eta horien artean sartu du Loreak.

eitb.eus

EiTB taldeko web atariak ere zuzenean, streaming bidez, emango du Loreak ETB1ekin batera. Horrez gainera, zuzeneko emisioaren ondorengo 15 egunetan ikusgai egongo da EiTB Nahieran-en ere. Bien bitartean, filma egiten ari ziren bitartean grabatutako making of-ak daude ikusgai Nahieran-en.