Itxi

kultura

Argazkilaritza

Argazkilari batek boluntarioak behar ditu Bilbon, mosaiko bat egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Artistak aniztasuna eta arrazakeriaren aurkako borroka babestu nahi ditu.

  • Artista hiriburu bizkaitarrean izango da. Argazkia: angelicadass.com

    Artista hiriburu bizkaitarrean izango da. Argazkia: angelicadass.com

Angelica Dass argazkilariak adin eta jatorri guztietako boluntarioak eskatu ditu, Bilbon hainbat argazkitarako posatzeko. Humanae proiektuaren baitan mosaiko global bat egitea da helburua.

Horrela, artistak aniztasuna eta arrazakeriaren aurkako borroka babestu nahi ditu.

Boluntarioek hilaren 26an eta 27an posatu behar dute, Bilbao Arten, 15:00etatik 20:30era.

Hori baino lehenago, Getxon ere egingo ditu argazkiak. Bertan posatu nahi dutenek izena eman behar dute humanae@getxo.eus helbide elektronikoaren bitartez, edo 944 66 01 51 telefono zenbakira deituz.

Dass jatorri brasildarrekoa da, eta 2013an PhotoEspañaren Off Jaialdian sari bat eman zioten. Hainbat lekutan egin ditu argazkiak, hala nola Madrilen, Bartzelonan, Rio de Janeiron, Suitzan eta Guatemalan.