Itxi

kultura

45 urte musikan

Oskorrik agur esango die agertokiei igande honetan

Agentziak | Erredakzioa

Arratsaldeko zazpietatik aurrera agur-bira itxiko dute Arriaga antzokian, azken kontzertua eginez.

2:11

Oskorrik, Natxo de Felipe buru izanik euskal musika herrikoia landu duen talderik beteranoenak, atzean utziko ditu agertokiak igande honetan, Bilboko Arriaga antzokian.

45 urtean zehar Euskal Herri guztian barrena euskal musika zabaldu duen taldeko kide direnek euren ibilbideari amaiera eman diote udazkenean zehar eman dituzten zenbait kontzerturekin, Hauxe da despedidia izeneko biraren barnean.

Francoren diktadura-garaiko debekuei aurre eginez, erdi ezkutuan jotzen eta abesten hasi zirenetik, Oskorrik milaka eta milaka kilometro pilatu ditu errepidean, eta beste horrenbeste ordu bidaietan eta entseguetan, eta horien guztien emaitza 3.000tik gora kontzertu ematea eta ia 500 kantu grabatzea izan dira.

Bandak abesti berriak sortu eta antzinako testuak musikatu ditu "aurreiritzi gabe" eta era guztietako generoak uztartuz, pop-, rock- zein jazz-musika izan, eta plazarik plaza defendatu ditu.

Oskorri

Gauzak horrela, igande honetan agur-bira itxiko dute Arriaga antzokian azken bi kontzertuak eginez. Lehendabiziko saioa goizean egin dute eta arratsaldeko zazpietan igoko dira, azkenekoz, oholtza gainera.

holtza gainera.