Itxi

kultura

Antzerkia

Dferiak 30 ikuskizun eta opera bat aurkeztuko ditu gaurdanik

Agentziak | Erredakzioa

Antzerkiaren donostiar topagunea martxoaren 7tik 10era izango da, eta “elkarrizketa” kontzeptua izango du ardatz.

  • Kukai dantza konpainiak martxoaren 8an taularatuko du "Oskara"

    Kukai dantza konpainiak martxoaren 8an taularatuko du "Oskara"

Dferia Donostiako antzerki azokak 31 ikuskizun eskainiko ditu, martxoaren 7tik 10era. Antzerki eta dantza eskaintzen arteko oreka zainduko du aurten ere, aurkezpenean esan zutenez, eta opera bat programatuko du estreinakoz. ?Quatro santos em três actos? izango da, eta lehenengoz ikusi ahalko da Estatuan, Donostiako emanaldian.

Opera berritzailea da, Virgil Thompsonek 1927an konposatutakoa, eta Teatro do Barrio portugaldar konpainiak eta Ar de Filmes ekoiztetxeak dakarte orain.

Martxoaren 7an, astelehenarekin, paratuko dute lan hori Victoria Eugeniako agertoki gainean, eta toki horretan bertan aurkeztuko dituzte ?Oskara? (Kukai Dantza Taldea, Marcos Morau eta La Veronal); ?Foot-ball? (Gelabert eta Azzopardi Companyia de Dansa); eta ?Aire? Fernando Bernuesek eta Patxi Barcok zuzendutako Emilio Aragonen ekoizpena.

Azokaren ardatza ?Elkarrizketa? kontzeptua izango dela aurreratu dute gaur antolatzaileek. Donostia 2016 Kultur Hiriburuaren filosofiarekin bat dator gaia.

?Oskara? antzinako eta gaur egungo euskal kulturaren inguruan eginiko ibilbidea da, eta martxoaren 8an taularatuko dute Dferian, antzerki horretantxe hilabete honetan estreinatu eta gutxira.


Kukai taldearen lan hau Mugalariak Donostia 2016ren proiektuari dagokio, sormen egonaldien eta koprodukzioen bidez Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko antzokien eta antzerki taldeen arteko lankidetza sustatu nahi duen egitasmoari.

Martxoaren 9an, Victoria Eugeniak dantza hartuko du ostera ere; izan ere, ?Foot-Ball? ikuskizuna jarriko dute ikusgai. Horretan, Cesc Gelaberten konpainiako dantzariek Bartzelona futbol taldearen jokaldirik onenak ?dekodetzen? dituzte ikusleen aurrean.

Bestalde, Aragon familiak (Gabiren semeak, kasu honetan) antzerkia, musika, erritmoa, umorea eta klowna nahasten du ?Aire?n. Madrilen estreinatu eta oso kritika onak jaso ditu lanak dagoeneko.

Norka Chiapuso Dferiako zuzendariak azaldu duenez, azokan, 12 eta 20 euro arteko prezioa izango dute sarrerek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Donostia bideoak