Itxi

kultura

Heriotza

Ignacio Salas bilbotar telebista aurkezlea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Bilbon jaioa, Orihuelan (Alacant) bizi zen. 80ko hamarkadan entzute handia lortu zuen telebistan, askotan Guillermo Summersekin batera, eginiko lanengatik.

  • Ignacio Salas. Argazkia: Telebistaren Espainiako Akademia.

    Ignacio Salas. Argazkia: Telebistaren Espainiako Akademia.

Ignacio Salas telebista aurkezlea hil da, 70 urte zituela, San Pedro del Pinatar Murtziako herrian, Telebistaren Espainiako Akademiak baieztatu duenez.

Bilbon jaio zen Salas, baina Orihuelan (Alacant) bizi zen egun.

80ko eta 90eko hamarkadan oso ezagun egin zen telebistan eginiko lanei esker, eta 2000. urtetik 2006.era Telebistaren Espainiako Akademiaren presidentea izan zen.