Itxi

kultura

Polemika

Tutankamonen maskara konpondu zuten zortzi langile, auzibidean

Agentziak / Erredakzioa

2014an maskara konpontzeko egindako lanetan, Tutakamonen urrezko maskarari kalte handia eragin izana egotzi die zortzi behargin hauei.

Egiptoko Fiskaltzak utzikeria egotzi die El Kairoko museoko zortzi langileri, Tutankamonen maskararen konponketa lanetan aritu zirenei, hain zuzen.

2014an maskara konpontzeko egindako lanetan, Tutakamonen urrezko maskarari kalte handia eragin izana egotzi die zortzi behargin hauei.

Salaketaren arabera, aditu horiek kalteak eta karrakadurak egin zizkieten maskarari. Hain justu, argiztatze prozesuan lanean ari zirela, maskara egin zen eta erretxina erabilita konpondu zuten. Christian Eckmann adituak azaldu duenez, erretxina kendu eta maskara behar bezala konpon zitekeen.

Maskara hori museoko objekturik garrantzitsuena da. Hain justu, 1922an aurkitu zuten arkeologo britainiarrek, Tutankamomen hilobian.