Itxi

kultura

Musika

Dantza afrikarrak eta Kepa Junkera, eskutik Bilbao Arenan

M.B. | EITB.EUS

San Frantzisko Bilboko auzoko afrikar dantzari talde batek Eurocupeko partidetan egiten du dantza, asteazkenero, Miribillan.

0:29

Joan den abendutik Afrikako dantzari taldek batek erritmo biziz astintzen du Miribillako saskibaloi-zelaia. Asteazkenero dute hitzordua Koop SF 34 kooperatiba barruan dagoen dantza eskolako neska-mutilek, Eurocupeko partidetan, Jon Davalillo Dominion Bilbao Basketeko presidentearekin adostutako akordioari esker.

Tonny eta Dani dantzari afrikar profesionalen agindupean, dantza eskolako ikasleek ikasitakoa erakusten dute Bilbao Basket ikustera bertaratutakoen artean. Joan den asteazkenean, euskal doinuak eta afrikarrak uztartzea erabaki zuten, bat baino gehiago aho zabalik utzita. Tonnyk, Kepa Junkeraren doinuekin jarri zuen gorputza dantzan.

afrika dantzak

 

pg" />