Gizartea -

Fotokazetaritza

Daniel Ochoa de Olza nafarrak bi World Press Photo jaso ditu

Bestalde, errefuxiatuen krisia jasotzen duen zuri-beltzeko argazki bati eman diote munduko fotokazetaritza sari handiena.

2016ko World Press Photo saria irabazi duena. Argazkia: Warren Richardson (Efe).
2016ko World Press Photo saria irabazi duena.
Otxoa de Olza nafarrak bi sari irabazi ditu

1:39

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Warren Richardson argazkilariak irabazi du 2016ko World Press Photo saria, munduko fotokazetaritza sari handiena, errefuxiatuen krisia jasotzen duen zuri-beltzeko argazki bati esker. Serbia eta Hungaria arteko mugan 2015ean ateratako argazki horretan, haur bat ikusten da, hesiaren alde batetik bestera pasatzen.

"Lauzpabost egun eta gau pasatu nituen mugan, baina une hori oso azkar igaro zen: errefuxiatu ugari etorri zen", esan du irabazleak prentsaurreko batean, eta gaineratu du ez zela ohartu hesia igarotzen ari zena ume bat zela.

Richardsonek 'freelance' gisa egiten du lan, eta argazkia ez omen da hedabideetan argitaratu.

Daniel Ochoa de Olza

Daniel Ochoa de Olza 1978an Iruñean jaiotako argazkilariaren lana ere saritu dute World Press Photon. Hain zuzen ere, Ochoa de Olzak bigarren sari bat jaso du Jendea atalean, Madrilgo Colmenar Viejo herrian Las Mayas deritzon tradizioari buruz eginiko argazki batekin, eta hirugarrena, Erretratuak atalean, Parisko atentatuaren biktimei buruz eginiko argazki batekin.

Daniel Ochoa de Olza Las Mayas World Press Photo

"Las Mayas tradizioa", Daniel Ochoa de Olza (2015)

Daniel Ochoa de Olza París Paris World Press Photo

"Parisko atentatuaren biktimak", Daniel Ochoa de Olza (2015)

Guztira, 85.000 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara 5.775 argazkilarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kultura Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Kazetariak albisteak Argazkigintza garaikidea