Itxi

kultura

Esku-hartze artistikoa

Bilboko eraikin bat magentaz margotu dute NYeko Guggenheimen omenez

EITB.EUS

Ametzola auzoko Jaen kaleko 3.a koloreztatu dute bi arkitektok, New Yorkeko museoak hasieran magenta izan behar zuelako.

1:12

180 litro pintura, eraikin oso bat magentaz edo fuksiaz margotzeko. Hala egin dute Bilboko Ametzola auzoan, Jaen kaleko 3. zenbakia duen eraikinean. Asmoa New Yorkeko Guggenheim Museoa omentzea da, izatez kolore horretakoa izan behar baitzen Frank Lloyd Wrightek ideiatutako eraikinaren fatxada.

Carlos eta Marta Miret arkitektoek egin dute esku-hartze artistiko hau. Prentsa-ohar baten bidez azaldu dutenez, ekimenak "irribarrea eragin eta auzoa gizatiarrago egin" nahi du. Nonbait, eraikinaren fatxada txukuntzeko agindu zien Bilboko Udalak, eta munduko beste hiri batzuetan "adierazpen artistiko hauek eduki duten harrera ona" kontuan hartuta, Ametzolako horrekin probatzea pentsatu zuten, eraitsi aurretik.

Carlos Miret ezaguna da arkitektura munduan. Zaragozan jaiotako artista honek Zorrotzaurreibarraren proiektuan aholkularitza lanak egin zituen euskal erakundeentzat (2000. urtean), eta Zaragozako 2008ko EXPOaren aurreneko hautagaitzaren proiektua aurkeztu zuen.

aurkeztu zuen.