Itxi

kultura

Literatura

Dolores Redondok irabazi du Planeta saria

Agentziak | Erredakzioa

Idazle donostiarrak 'Todo esto te daré' nobela beltzagatik irabazi du 601.000 euroko saria.

1:33

Dolores Redondo idazle donostiarrak Plantea saria irabazi du larunbat honetan "Todo esto te daré" nobela beltzagatik. Jim Hawkings seudonimoa erabili zuen egileak liburua aurkezteko, eta obraren izen faltsu gisa, "Sol de Tebas".

Nobelaren istorioa ustezko auto-istripu batean dago oinarrituta. Ezbeharra dela eta, Alvaro Muñiz de Davilaren (protagonistaren senarra) bi bizitzak azaleratzea lortuko du idazle ezagun batek. Horretarako, erretiratutako guardia zibil baten eta istripuan hildakoaren laguna zen apaiz baten laguntza izango du. Galiziako herri bateko aspaldiko familia baten sekretuak kontatuko dituzte.

Erabakia jakin bezain pronto, Dolores Redondok hunkituta esan du: "Nerabezarotik nuen ametsa egi bilakatu duzue. Ez da Planeta sarira aurkezten naizen lehen aldia, eta urtero norbaitek irabazten zuenean, egunen batean ni izango nintzela pentsatzen nuen".

Planeta sariaren epaimahaiak Dolores Redondoren nobela aukeratu zuen 552 obra finalisten artean. Alberto Blecua, Juan Eslava Galan, Pere Gimferrer, Carmen Posadas, Rosa Regàs, Fernando Delgado eta Emili Rosales izan dira epaileak.

Epaimahaiaren izenean Juan Eslava Galanek adierazi duenez, "obra irabazlea nobela beltza da, Agatha Christieren narratibaren ukitu propioak dituena, eta intriga polizial perfektua du".