Itxi

kultura

La Fundición

'Bihotz salataria' Poeren lan estugarria, oholtza gainean euskaraz

eitb.eus

Atx Teatroa konpainiak Edgar Alan Poe estatubatuar idazlearen beldurrezko kontakizuna taularatuko du La Fundición aretoan, Bilbon, larunbat eta igandean.

Atx Teatroa Bilbon 2010ean sorturiko taldeak “Bihotz salataria” Edgar Alan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun artegagarria eramango du asteburu honetan, hilak 14 eta 15, La Fundición Bilboko aretora.

Iñaki Ziarrusta konpainiaren sortzaileak berak egokitutako testua erabiliko du eszenografia xumeaz Poeren idatziak ageri duen tentsioa publikoari helarazteko, soinu atmosfera berezi batek lagunduta.

Larunbaterako (20:00ak) edo iganderako (19:00ak) sarrerak salgai daude duela 31 urte zabaldutako antzokiaren webgunean.