Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Grammy sariak 2017: Adelek eta David Bowiek bosna sari jaso dituzte

Kultura

59. edizioa

Adele eta David Bowie garaile, Grammy sarietan

Agentziak | Erredakzioa

2017/02/13

Bosna sari jaso dituzte. Gojira talde lapurtarrak bi hautagaitza zituen, baina esku-hutsik itzuli da.

1:03
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bi artista britainiar jaun eta jabe izan dira bart AEBn, Grammy musika sariak banatzeko ekitaldian: Adele eta David Bowie.

Adelek bost sari jaso ditu, tartean hiru garrantzitsuenak: urteko diskorik onena  ("25") eta urteko grabaziorik eta kantarik onena ("Hello").

Sari kopurua bera lortu du David Bowie urtarrilean hildako musikariak ere. Rock abesti onenaren saria ("Blackstar"), rock emanaldi onenarena eta musika alternatiboko diskorik onenarena eskuratu ditu, eta, horiekin batera, beste bi sari tekniko ere jaso ditu.

Adele eta Beyonceren arteko lehia zegoen aurreikusita, estatubatuarrak bederatzi hautagaitza baitzituen, baina azkenean bi sarirekin konformatu behar izan du: kale musika garaikideko disko onena ("Lemonade") eta bideo musikal onena ("Formation").

Albiste txarrik ere izan da bart gaueko ikuskizunean. Gojira talde lapurtarrak bi hautagaitza zituen, baina esku-hutsik itzuli behar izan da azkenean.

Adelek Beyonceri eskaini dio sarietako bat

Disko onenaren saria jaso duenean, Beyonceri eskaini dio Adelek: "Ezin dut sari hau jaso. Oso eskertuta nago, baina nire bizitza Beyonce da, eta disko onena berea da, nire ustez. Lan izugarria da, ondo pentsatutakoa. Disko ederra da, erakusten ez duena ikus dezakegu, bere arima biluzten du".

Abeslari britainiarrak hainbat abesti kantatu ditu galan. Horietako batean, George Michaeli gorazarre egitekoan, hanka sartu eta birao bat (fuck) bota du. Segituan ikuskizuna eten eta barkamena eskatu du:

Trumpen kontrako aldarrikapenak

Sari banaketan, aldarri politikoak espero zituen Musika Akademiak, eta aurreikuspenak bete dira. Trump jomugan izan dute A Tribe Called Quest eta Busta Rhymes taldekoek: harresiak bota eta gutxiengoen boterea aldarrikatu dute.

Katy Perryk "Resist" zioen eskumuturreko bat zeraman soinean, eta atzean, pantaila batean, "We The People" leloa agertu da.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena