Publizitatea
X

Irratia zuzenean

20 ikuskizun, Break on Stage kale kulturaren jaialdian

Kultura

Bilbon

20 ikuskizun, Break on Stage kale kulturaren jaialdian

eitb.eus

2017/03/20

Martxoaren 25ean egingo dute jaialdia, Bilbao Arena pabiloian, eta ehun artistak baino gehiagok hartuko dute parte.

1:35
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Break on Stage jaialdiak “kale kulturako ikuskizunik onenak” ekarriko ditu Bilbao Arena pabiloira martxoaren 25ean, larunbatarekin, 18:45etik aurrera, bere 20. edizioan, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Egun horretan, “breakdance eszenikoa” atalean, Europan mailarik onena duten lau talde arituko dira lehian: Fantastic Armada (Paris), Flavor Kingz (Erroma), Team Versus (Zaragoza) eta Feel The Sound (Bilbo). Bost euskal talde gehiago arituko dira bertan: Hop Family (Bilbo), Bamboo (Donostia), Legacy Breath (Iruñea), The Jungle (Bilbo) eta Dale Al Play (Trapagaran).

Kirolari dagokionez, 5 gidari profesionalek BMX bizikletekin jauziak egingo dituzte agertokiaren ondoan jarriko duten arrapala erraldoian, eta parkourrak ere izango du bere tokia, kirol hori egiteko beren-beregi diseinatutako moduluen zirkuitua prestatuko baitute. Bost euskal kirolari gazte izango dira euren trebezia erakusten: Aritz Sevilla (Bilbo), Lasaga (Donostia), Jagobacs (Barakaldo), Jos (Sestao) eta Rush (Elorrio).

Musikak emango dio amaiera jaialdiari, Ayax & Prok rap taldearen eskutik.

Sarrerak 10 euroan salgai daude, Interneten zein Kutxabankeko kutxazainetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bilbo albistak

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena