Itxi

kultura

Heriotza

Hasier Etxeberriaren 'ekarria eta konpromisoa' nabarmendu ditu EiTBk

EiTB

Idazle eta kazetari zenak "arrasto bikaina eta berezia utzi digu", adierazi du Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak.

  • Hasier Etxeberria zena. Argazkia: EiTB

    Hasier Etxeberria zena. Argazkia: EiTB

Hasier Etxeberria idazle eta gure lankidea hil da gaur, eritasunak jota, 59 urte zituela. EiTB taldeak doluminak agertu nahi dizkie familiari eta hurbilekoei momentu latz hauetan. Kazetari eta idazleak ibilbide luzea egin zuen telebistan eta bere ekarria oso garrantzitsua izan da, Euskal Telebistan ez ezik, euskal hedabideetan eta kulturgintzan.

"Hasier aspaldiko lankide eta adiskideak ETBri egindako ekarria eta izandako konpromismoa azpimarratu nahi ditut une mingots hauetan. Ia ETBren sorreratik egin zuen bidea gurekin, eta arrasto bikaina eta berezia utzi digu", adierazi du Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak.

ETBn 1983an hasi zen lanean, eta, besteak beste, 'Zopa Haundi', 'Arkupe', 'Farenheit', 'Beti Eskamak Kentzen', 'Babel' , 'Ez Dago Larrosarik', 'Hizkamizka' eta 'Euskaldunak' kultur saioetan jardun zen.  1999 urtetik 'Sautrela' literatura saioaren zuzendari eta aurkezlea zen.

aurkezlea zen.