Itxi

kultura

Euskadiko Orkestra

Bertsoak, ganbera musika eta soinu elektronikoak, Miramongo Matineetan

Agentziak | Erredakzioa

"Bertso berriyak jartzera nua" bertsoak, ganberako musika eta musika elektronikoa uztartzen dituen ikuskizuna Orkestraren egoitzan taularatuko dute larunbatean, hilak 8, 11:00etan.

  • Maialen Lujanbiok gidatuko du ikuskizuna

    Maialen Lujanbiok gidatuko du ikuskizuna

Miramongo Matineeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zikloak "Bertso berriyak jartzera nua" estreinatuko du larunbatean Donostian, oholtza gainean Maialen Lujanbio, Trio Sincornía hirukotea eta Mikel Chamizo konposatzailea batzen dituen ikuskizuna. Emanaldia 11:00etan hasiko da.

Mikel Chamizoren sorkuntza bat da lana, orkestraren eskariz egindakoa, eta "Lujanbiok" lanean du sorburua. Hori osatzeko, Txirrita bertsolariaren inguruan Maialen Lujanbiok egindako bertso bat eta egun gordetzen den haren grabaketa bakarraren zati bat uztartu ditu konposatzaileak, soinu obra luzeagoan txertatuta.

Modernitateko bertsolari garrantzitsuenetakoa eta, nolabait esateko, "Txirritaren oinordeko espirituala" den Maialen Lujanbiok gidatuko du ikuskizuna, eta bera izango da ariketaren ardatz nagusia.

Matinée guztietarako sarrerak www.euskadikoorkestra.eus eta www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaaleko zein Orkestraren egoitzako leihatiletan eros daitezke, 7 euroko prezioan.