Itxi

kultura

Sariak

'Oskara' Kukairen lana faborito Max sarietan, zazpi izendapen bereganatuta

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, Mari de Jongh konpainia, Jokin Oregi, Garbiñe Insausti, Ainhoa Santamaria eta Alfredo Sanzol ere izendatu dituzte arte eszenikoen espainiar sarietan.

‘Oskara’ Kukai konpainiaren dantza lana da Max sarien hurrengo ediziorako faborito nagusia, zazpi izendapen bereganatuta. Horren ostean daude ‘Caída del cielo’ dantza ikuskizuna eta ‘Nomes són dones’, launa izendapen dituzten hautagaiak, SGAE Fundazioak, sari hauen antolatzaileak, gaur, apirilak 19, jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, ‘Oskara’, Marcos Morauk (La Veronal) eta Jon Mayak sorturiko ikuskizuna, atal hauetan izendatu dute: dantza ikuskizun onena, arte eszenikoen ekoizpen pribatu onena, eszena espazioaren diseinu onena (Marcos Morau), jantzien diseinu onena (Iraia Oiartzabal), argiztapen diseinu onena (David Bernues), gizonezko dantza interprete onena (Martxel Rodriguez) eta dantza talde onena (Jon Maya, Eneko Gil, Martxel Rodriguez, Ibon Huarte, Urko Mitxelena eta Alain Maya).

Gainera, Marie de Jongh konpainia, Jokin Oregi egile, aktore eta zuzendaria, Garbiñe Insausti eta Ainhoa Santamaria aktoreak eta Alfredo Sanzol antzerkigilea ere finalistak izango dira dagozkien ataletan, SGAEk antolatzen dituen sarietan.

“Amour” Marie de Jongh konpainiaren antzezlana umeentzako ikuskizun onenaren saria irabaz lezake, eta Jokin Oregi haren zuzendariak eszena zuzendaritza onenarena.

Max sarien 20. edizioaren irabazleak ekainaren 5ean iragarriko dituzte Valentzian, Palau de les Artsen, egingo duten gala batean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura
  • Dantza