Itxi

kultura

Opera

Arriagak Bosniako gerran girotutako ‘Orfeo’ren bertsioa aurkeztu du

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko antzokiak maiatzaren 5ean eta 6an estreinatuko du lana, denboraldi honetarako prestatu duen bere ekoizpen nagusia.

Arriaga Bilboko antzokiak ‘L’Orfeo’ren bere bertsio berria taularatuko du maiatzaren 5ean eta 6an, Monteverdiren musikarekin fidel jokatuz baina Barbara Horakova Joly txekiarraren egokitzapen bereziarekin. Izan ere, zuzendariak Bosniako gerra hartu du erreferentzia gisa estetikari eta iruditeriari dagokienez.

“L’Orfeo” gaur aurkeztu du Calixto Bieito Arriagako zuzendariak, eta antzerkiak denboraldi honetan egingo duen ekoizpen nagusia izango dela argitu du: zazpi ahots bakarlari, abesbatza bat, orkestra bat eta musika elektronikoaren ukitu batzuk izango ditu, besteak beste.

Eszenaratzearen ardatza, noski, Monteverdiren musika izango da, eta, bakarlari gisa, Jonathan McGovern ingeles baritonoa (Orfeo) eta Marysol Scalit suitzar sopranoa (Musika, Speranza eta Ninfa) arituko dira.