Itxi

kultura

Maiatzak 30

Euskotrenek eta Renfek zerbitzuak indartuko dituzte asteartean

Agentziak | Erredakzioa

Guns N' Roses taldeak Bilbon emango duen kontzertua dela eta, San Mamesetik Atxurira doan tranbia zerbitzua ere egongo da. Kontzertua hasi aurretik, ohiko ordutegia izango du.

  • Guns And Roses talde estatubatuarra. Artxiboko argazkia.

    Guns And Roses talde estatubatuarra. Artxiboko argazkia.

Euskotren enpresa publikoak trenen eta tranbiaren zerbitzua indartuko du astearte honetan, maiatzak 30, Guns N' Roses taldeak San Mamesen (Bilbo) emango duen kontzertua dela eta.

Horren aurrean, kontzertua amaitutakoan, Bilboko metroaren 3. linean, 15 minutuan behin eskainiko dute tren zerbitzua. Zehazki, Etxebarri eta Matiko artean, 23:38tik 01:53ra ibiliko dira trenak, eta Matiko eta Etxebarri artean, 23:15etik 01:45era. Halaber, Txorierriko tren linean, tren bat irtengo da 01:08an Etxebarritik Lezamarantz.

Tren bereziek kontzertua ikustera joaten den jendearen itzulera erraztuko dute, eta tranbia zerbitzu berezia egongo da San Mamesetik Atxurira. Kontzertuaren aurretik zerbitzua ohiko ordutegiko trenekin eskainiko da.

Renfek aldiriko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu

Halaber, AEBko taldearen kontzertua dela eta, Renfek aldiriko tren zerbitzuak indartuko ditu. Ondorioz, San Mames geltokira joateko zerbitzuak indartu egingo dira, bertatik bueltatzekoak bereziki.

Tren zerbitzu bereziak kontzertua amaitutakoan hasiko dira, eta San Mameseko geltokitik irten eta Abandon helmuga duten trenek (C1 eta C2) eta Urduñara doazenek (C3 linea) ziurtatuta izango dute bien arteko lotura.