Itxi

kultura

Zinema

Martin Landau zendu da, 89 urte zituela

agentziak | erredakzioa

Bigarren gizonezko aktorerik onenaren Oscarra jaso zuen, 'Ed Wood' filmean egindako lanagatik, eta beste bitan izendatu zuten 'Tucker: The man and his dream' eta 'Crimes and Misdemeanors' filmengatik.

  • Argazkia: EFE

Martin Landau aktore estatubatuarra zendu zen larunbatean Los Angelesko ospitale batean, "ospitaleratze arin baten ostean sortutako konplikazioengatik", Dick Guttman publizistak iragarri eta CNN telebista kateak zabaldu duenez.

Landauk (89 urte) bigarren gizonezko aktorerik onenaren Oscar saria jaso zuen, Tim Burtonen Ed Wood filmean egindako lanagatik. Gainera, beste bi alditan izendatu zuten, Tucker: The man and his dream (Francis Ford Coppola) eta Crimes and Misdemeanors (Woody Allen) filmengatik.

Landau karikaturagile ere izan zen, zinema eta telebistaren mundura salto egin aurretik, eta 'Dimentsio ezezaguna' telebista-saioan parte hartu zuen eta hiru Urrezko Globo jaso zituen, Ed Wood (Tim Burton) eta Tucker: The man and his dream (Francis Ford Coppola) filmengatik eta Mission: Impossible telebista-saioagatik.