Itxi

kultura

Donostia

Film Symphony Orchestra Kursaalera helduko da azaroaren 4an

Agentziak | Erredakzioa

Berriro dator Film Symphony Orchestra, eta zinemako musikarik onena eskainiko du bere kontzertuan. Oraingoan, 'La La Land' eta 'Rogue One' filmen musika estreinatuko du.

  • Film Symphony Orchestra.

Donostiako Kursaal Jauregian, Film Symphony Orchestrak kontzertua eskainiko du azaroaren 4an. Hollywoodeko film ezagunetako soinu bandez osatutako kontzertua izango da, baita Zinema Akademiak saritutako sei filmen musika, eta oscarrerako proposatutako beste lauren musika ere entzungai izango da.

Film Symphony Orchestra Estatuko 20 hiritan egongo da 2017ko biran, eta 30 kontzertu baino gehiago eskainiko ditu. Aurtengo filmen estreinaldiak izango dira Donostian, baita zinemako musikarik onena ere: MisioaTitanic, eta Casablanca.

Kontzertuko errepertorioak, besteak beste, honako musikagile hauen musika jasotzen du: John Williams, Justin Hurwitz, Ennio Morricone, Hans Zimmer, John Barry, Bruce Broughton, Michael Giacchino, Max Steiner eta Ernest Gold.

Kontzertuko errepertorioak, besteak beste, honako musikagile hauen musika jasotzen du: John Williams, Justin Hurwitz, Ennio Morricone, Hans Zimmer, John Barry, Bruce Broughton, Michael Giacchino, Max Steiner eta Ernest Gold. "Ikusleak berriro erakartzeko klasiko handiez eta estreinaldiez beteriko programa prestatu du, Europan, zinemako musika bakarrik jotzen duen orkestrak", esan dute antolatzaileek.

Obertura moduan, Hans Zimmerren El Hombre de Acero joko dute. Bestalde, Constantino Martinez-Ortsen zuzendaritzapean, aurtengo estreinaldien musika joko du orkestrak: Rogue One: A Story of Star Wars eta La La Land.

Kontzertuko errepertorioak, besteak beste, film hauetako piezak ere biltzen ditu: Titanic, Marrazoa, Rocky, Misioa, Exodus, Pearl Harbor, Casablanca, Tombstone eta Otsoekin dantzan.

Haurrentzako, berriz, Peter Panen abenturak Hooken eta Up filmaren musika prestatu dute.

Sarrerak salgai daude jada, 32 eta 52 euro artean, Kursaalgo txartel-lehiatiletan eta webgunean.

 

n.