Itxi

kultura

Kultura kontsumitzeko laguntza

Gipuzkoako Kultura Bonuen kanpaina abenduaren 4an hasiko da

agentziak | erredakzioa

Euskarazko produktuek 12 euroko laguntza izango dute, eta gainerako hizkuntzetakoek, 8 eurokoa.

  • Durangoko Azoka. Argazkia: EiTB

    Durangoko Azoka. Argazkia: EiTB

Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Bonuaren kanpaina berria abenduaren 4an hasiko da, eta euskarazko produktuek 12 euroko laguntza izango dute, eta gainerako hizkuntzetakoek 8 eurokoa.

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Maria Jose Telleria Kultura zuzendariak aurkeztu dituzte kanpaina berriaren berrikuntzak, eta 85.000 euro bideratu dituztela jakinarazi dute.

Bi bonu mota egongo dira aurten, bat euskarazko liburuak, diskoak eta DVDak erosteko, eta beste bat gainerako hizkuntzetarako.

Hala, Aldundiak 8.854 bonu jarriko ditu herritarren esku, eta horietako 3.542 izango dira euskarazko produktuentzat, normalean euskarazko gutxiago saltzen direlako.

Erdarazko bonuak gehiago direnez, horietan txikiagoa izango da deskontua. Hala, bonuak 20 euroko kostua izango du, baina 12 euroko merkatzea eskainiko du euskarazko produktuetan, eta 8koa erdarazkoetan.

Bonuak urtarrilaren 15era arte erabili ahal izango dira, eta liburuak, musika eta pelikulak saltzen dituen dendetan eskuratuko dira. Kanpainarekin bat egiteko azaroaren 11ra arteko epea dute dendek. 50 bat dendak bat egitea espero dute.