Itxi

Oscarrak 2024

Oscar Sariak 2015

Oscar Sariak gertutik jarraitzeko gida

IKER GÓMEZ / EITB.EUS

Zinearen gau garrantzitsuena hasteko ordu gutxi falta direnean, Oscar Sarien inguruko xehetasun eta bitxikeria guztiak bildu ditugu gida honetan.

Zinearen gau garrantzitsuena hasteko ordu gutxi falta direnean, Oscar Sarien inguruko xehetasun eta bitxikeria guztiak bildu ditugu gida honetan.

Noiz?

 

Sari-banaketa jarraitzeko nahitaezkoa izango da igandetik astelehenera gaupasa egitea. Gure 2:00etan hasiko da ekitaldia, eta ez da 6:00ak baino lehen amaituko. Izarrak Dolby Antzokian nola sartzen diren ikusteko, 23:45etan irekiko dute alfonbra gorria. Horren guztiaren berri zuzenean emango dugu eitb.eus-en. Horrez gain, ABC telebista kateak munduko 225 herrialdeetara eramango du sari-banaketa. Beste aukera bat, Zine Akademiaren Youtubeko portalean jarraitzea.

 

Nor?

 

Neil Patrick Harris 41 urteko aktorea izango da aurtengo gidaria. Eskarmentu handiko aurkezlea bada ere, aurrenekoz egingo du gidari lana Oscar Sarietan. Iaz, Ellen DeGeneres aurkezleak datu izugarri onak lortu zituen (AEBn 43 milioi pertsonak jarraitu zuten emanaldia). DeGeneresek hainbat izarrekin igotako argazkiak, gainera, marka guztiak hautsi zituen Twitterren: 32,8 milioi pertsonek partekatu zuten argazkia.

Neil Patrick Harris Oscar Sariak aurkezlea 2015. EFE

Neil Patrick Harris, ekitaldia aurkezteko prest. Argazkia: ABC

 

?How i met your mother? telesailari esker ezagutu genuen Patrick Harris. Ez du aurten izendapenik lortu, baina David Fincherren ?Gone Girl? pelikulan agertzen da. Azken orduetan, ahoskatze ariketak egin ditueta eta ?urduri? dagoela aitortu du, inoiz izan den eszenatoki handienean lau orduz egingo duen lanaren aurrean.

Musika

Lady Gaga eta Adam Levine (Maroon 5 taldeko abeslaria) izango dira musika arloan protagonistak. Gagak sei Grammy Sari ditu etxean, eta aurtengo emanaldian ?omenaldi berezi bat? egingo duela aurreratu du. Taula gainera igoko dira ere Jack Black, Common, Jennifer Hudson, Anna Kendrick, John Legend, Tim McGraw, Rita Ora eta Tegan & Sara.

 

Non?

 

2002ko martxotik aurrera, Dolby Antzokiak hartu izan ditu Oscar Sariak. Hollywood and Highland aisialdi gunean dago, Kalifornian. Aurten ere, Craig Zadan eta Neil Meron izango dira ikuskizunaren arduradun nagusiak.

 

Faboritoak

Bi dira sari gehien etxera eramateko aukera duten filmak: ?Birdman? eta ?The Grand Budapest Hotel? pelikulek bederatzi izendapen pilatu dituzte, tartean, pelikula onenari, zuzendari onenari edo gidoi onenari ataletakoak. ?The Imitation Game? filma ere saridunen artean egon liteke, zortzi aipamen lortu ondoren. ?Boyhood? eta ?American Sniper?, sei izendapenekin, faboritoen zerrendan daude ere, AEBko enkante etxe garrantzitsuenek jakitera eman dutenez. Saria jasotzera igo daitezkeen izarren artean, Emma Stone, Meryl Streep, Bradley Cooper edota Ethan Hawke daude, besteak beste.

Sariak banatuko dituztenak

Iaz, ezustean, Michelle Obamak iragarri zuen film onenari saria. Aurtengoan, sariak banatuko dituztenen izen-abizenak jakinarazi ditu Zine Akademiak:  Ben Affleck, Jennifer Aniston, Chris Evans, Scarlett Johansson, Jared Leto, Nicole Kidman, Shirley MacLaine, Matthew McConaughey, John Travolta, Oprah Winfrey edota Dakota Johnson, beste askoren artean.

Bitxikeriak

 

Alfonbra gorria esaten diogu, baina ez alfonbra eta ezta gorria ere. Granate koloreko moketa bat da izarrek igandean zapalduko dutena. Bost egun hartzen dituzte beharginek antzoki aurreko 4.200 metro koadroak estaltzeko.

 

Ekitaldiari begira, 5.000 lagun aritzen dira ikuskizuna prestatzen. Oraingoan, euria izateko arriskua da antolatzaileen kezka nagusia (aurreikuspenen arabera, euria botatzeko aukera % 40koa da). Alfonbra gorriko ibilbide osoa karpekin estaltzea aztertzen ari dira antolatzaileak.

Oscar sariak 2015. Alfonbra gorria. EFE

 

Alfonbra gorriko alde bietan 400 pertsona izango dira izarren sarrera jarraitzen. Zozketa bidez lortu dituzte eserlekuak.

 

Bestalde, bai alfonbra gorrian eta baita publikoan ere, figuranteak jarriko dituzte, hutsuneak betetzeko.

 

Oscar sariak 34 zentimetro neurtu eta lau kilo pisatzen ditu. Diseinuari eutsi dio urteetan zehar, nahiz eta aldaketa txiriren bat egin dioten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Oscarrak