Itxi

Zinema

Feroz sariak

'Loreak' Feroz sarietako sei ataletan izendatu dute

N.V. | eitb.eus

6 ataletan izendatu dute Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filma Zinema arloko Espainiako Informatzaileen Elkartearen sarietan. “8 apellidos vascos” eta “A escondidas” filmak ere izendatu dituzte.

Loreak

?Loreak? Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren filma Feroz Zinema arloko Espainiako Informatzaileen Elkartearen sarietako sei ataletan izendatu dute. Kritikariek atal hauetan goraipatu dute euskal filma: pelikula dramatikorik onena, zuzendaritzarik onena, antzeztaldeko emakumezko aktorerik onena (Itziar Aizpuru), gidoirik onena, jatorrizko musikarik onena (Pascal Gaigne) eta kartelik onena.

?Uharte minimoa?k eta ?Magical Girl? Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazleak jaso dituzte bigarren aldiz egiten den sariketa honetako izendapen gehien; hamar eta zortzi, hurrenez hurren.

?Ocho apellidos vascos? eta ?A escondidas? ere aukeratu dituzte sarietarako hautagai gisa. Emilio Martinez Lazaroren komedia lau ataletan lehiatuko da ?komediarik onena, antzeztaldeko emakumezko aktorerik onena (Carmen Machi), antzeztaldeko gizonezko aktorerik onena (Karra Elejalde) eta aurrerapenik onena?, eta Mikel Ruedaren istorioa kartelik onenerako bidean.

Zinemaldiko Feroz saria ere emango dute, Donostiako jaialdian erakutsitako espainiar filmik onena goraipatzeko. Informatzaileen aburuz, ?Uharte minimoa? izan da 2014ko edizioko onena.

Pedro Vallin elkarteko presidenteak azaldu duenez, ?finantzazioaren % 50 baino gehiago espainiarra duten eta dagokion urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra estreinatu diren filmak hartzen dituzte kontuan?. Sariak 2015eko urtarrilaren 25ean emango dituzte, Madrilen.