Itxi

Zinema

Dokumentalak

Guztira 17 dokumental lehiatuko dira Punto de Vista jaialdian

Erredakzioa

Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia otsailaren 10etik 15era izango da, eta, sail ofizialean, 14 herrialdetako filmak eskainiko dituzte.

  • "Mambo Cool" lan kolonbiarra emango dute, besteak beste.

    "Mambo Cool" lan kolonbiarra emango dute, besteak beste.

14 herrialdetako bederatzi film luze eta zortzi film labur eskainiko ditu Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiak Sail Ofizialean. 2015eko otsailaren 10ean hasi eta 15ean bukatuko da, Iruñean, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak antolatzen duten jaialdia.

Bederatzigarren edizio honetan, "Erdialdea" atala, jaialdiko proposamen berritzaile eta muturrekoenak hartzen zituen saila, Sail Ofizialean sartuko dute, eta, ondorioz, antolatzaileek iragarri dutenez, izen hori hartuko du jaialdiko sail nagusiak.

Hautaketa batzordeko kideek 1237 film ikusi dituzte guztira, eta lan hauek aukeratu dituzte: 'Before We Go', 82 min, Jorge León (Belgika); 'El hombre congelado', 83 min, Carolina Campo (Uruguai); 'Traces', 58 min, Diego Gutierrez (Mexiko); 'Le complexe de la salamandre', 80 min, Stephane Manchematin eta Serge Steyer (Frantzia); 'Lettres du Voyant', 40 min, Louis Henderson (Frantzia); 'Letters to Max', 103 min, Eric Baudelaire (Frantzia); 'Mambo Cool', 62 min, Chris Gude (Kolonbia); 'Our Terrible Country', 85 min, Mohammad Ali Atassi (Siria); eta 'South To North', 110 min, Antoine Boutet (Frantzia).

Halaber, film labur hauek ere ikusi ahalko dira: 'Blessed Be This Place', 29 min, Carl Olsson (Danimarka); 'Echo Chamber', 19 min, Guillermo Moncayo (Kolonbia); 'Out', 17 min, Joan Antúnez (Espainia); 'Rainbow's Gravity', 33 min, Kerstin Schroedinger eta Mareike Bernien (Alemania); 'Solo te puedo mostrar el color', 25 min, Fernando Vilchez (Peru); 'Super Unit', 20 min, Teresa Czepiec, Polonia; 'The Blazing World', 19 min, Jessica Bardsley (AEB); eta 'Working To Beat The Devil', 27 min, Chu-Li Sewring eta Adam Gutch (Erresuma Batua).

Hautaketa batzordea eta epaimahaia

Hautaketa egiteko ardura Oskar Alegria jaialdiaren zuzendari artistikoak, Koldo Almandoz zinemagile eta kazetariak, Ozge Calafato programatzaile eta idazlean, Alexei Dmitriev zinemagile eta programatzaileak eta Guillermo G. Peydró zinemagile, irakasle eta programatzaileak izan dute.

Epaimahai Ofizialak ebatziko ditu sariak: Punto de Vista Sari Nagusia pelikula onenarentzat (10.000 euro), Jean Vigo saria zuzendari onenarentzat (5.000 euro), film labur onenaren saria (3.000 euro) eta aipamen bereziak.