Itxi

Zinema

Zinema-aretoetan

'50 Shades Of Grey' ikusteko aurretiazko salmentak markak hautsi ditu

Erredakzioa

45.000 lagunek erosi dute Espainian E.L. Jamesen eleberri erotikoaren zinemarako egokitzapena ikusteko txartela. Filmea otsailaren 13tik aurrera izango da zinema-aretoetan ikusgai.

  • '50 Shades Of Grey' filmearen irudia. Argazkia: EiTB

Dirudienez, '50 Shades Of Grey' pelikulari ez dio kalterik egin R kalifikazioa. Horren ondorioz, 17 urtetik beherako pertsonak helduekin bakarrik sartu ahal dira zinema-aretora.

E.L. Jamesen eleberri erotikoaren zinemarako egokitzapena ikusteko aurretiazko txartel-salmentak marka guztiak hautsi ditu AEBn. Hori dela eta, R kalifikazioa eta ikusle-kopuru handiena izango duen zinta bihurtu da AEBetan.

Dakota Johnson eta Jamie Dornan aktore nagusi dituen film horrek hainbat filmei gailendu zaie, tartean, 'Sex and the city 2', 'The Hangover 2' edo ' Gone Girl'.

Arrakasta handia Espainian ere

Txartelen aurretiazko salmenta ez da oso ohikoa Espainian. Hala ere, '50 Shades Of Grey' filmak arrakasta handia lortu du gurean ere. Izan ere, 45.000 lagunek erosi dute jada pelikula hori ikusteko txartela.

Filma otsailaren 13tik aurrera izango da ikusgai Espainiako 200 bat zinema-aretotan, Universal Picturesek zabaldutako datuen arabera.

Anastasia bekadunaren eta Christian Grey dirudunaren arteko harreman beroa hainbat pelikulari gailendu zaie Espainian ere, tartean, 'The Hunger Games: Mockingjay - Part 1' edo 'Interstellar'.

Bertsio beroagoa egingo dute?

Zinta horrek R kalifikazioa jaso du "eduki sexual handia duelako, hizkuntzari dagokionez, eta hainbat pertsonaia biluzik agertzen direlako". Hala ere, zinema-aretoetan ikusi ahalko dena "bertsio arindua" izango da.

Pelikula grabatzen ari zirela, edizio beroagoa egiteko aukera iragarri zuen Dana Brunetti filmearen ekoizleetako batek, baina momentuz, bertsio hori ez da zinema-aretoetan ikusiko. Litekeena da beranduago izango den DVD-ko eta Blue Ray-ko estreinaldirako uztea.

Hala ere guztiz ere, otsailean estreinatuko den filmak ika-mika piztu du zaleen artean, eleberrian ez bezala, ez dutelako Jaime Dornan biluzik ikusiko. Gainera, bi protagonisten arteko harreman sexualak leundu dituzte.