Itxi

Zinema

Bigarren edizioa

Borja Cobeaga zinemagile eta gidoilariak Sade saria jaso du

Agentziak | Erredakzioa

Astoria hotelak eta Sade taldeak ematen dute saria, Donostiako Zinemaldiaren atarian. "Zinemaren sustapenean eta zabalkundean egindako lanagatik" aukeratu dute Cobega.

Borja Cobeaga zinemagile eta gidoigile donostiarrak II. Sade saria jasoko du ostegun honetan, irailaren 10ean, Donostian. Astoria hotelak eta Sade taldeak ematen dute saria, Donostia Zinemaldia dela eta, eta Jose Luis Rebordinos jaialdiaren zuzendariak eman dio garaikurra.

Cobeagak Astoria 7 hotelean jaso du saria, 12:00etan hasi den ekitaldian, "Zinemaren sustapenean eta zabalkundean egindako lanagatik".

Horrez gain, irailean Astoria 7 hotelean ikusgai izango den erakusketa aurkeztu dute.