Itxi

Zinema

Zinexit

'Lejos del mar'ek zabalduko du elkarbizitzarako zinema erakusketa

eitb.eus

Imanol Uribe donostiar zuzendariaren azken lanak inauguratuko du Bilbon Zinexit, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako zinemaldia.

1:38

Zinexit, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Elkarbizitzaranzko Zinema Erakusketak seigarren edizioa abiatuko du gaur, astelehena, Lejos del mar Imanol Uribe zuzendariaren azken filmarekin.

Euskal zuzendariak eta Antonio Perez filmaren ekoizleak aurkeztuko dute filma, Azkuna Zentroko Auditorioan (19:30ean, sarrera doan, gonbidapena leihatilan jasota), eta,  emanaldiaren ostean, solasaldi batean parte hartuko dute. Iban Garate aktoreak aurkeztuko du mintzaldia.

Burgosko prozesua (1979) dokumentalaren eta Segoviako ihesa (1981), Mikelen heriotza (1984) eta Azken egunak (1994) film luzeen ostean, Lejos del mar filmarekin bosgarrenez hurbildu zaio Uribe ETAren indarkeriari. Elena Anaya eta Eduard Fernandez protagonista dituen film honek ETAko kide ohi baten eta haren biktimetako baten alabaren arteko harremana kontatzen du, eta bien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakontzen du.

Zinema, lau egunez

Zinexiten edizio berri honetan programaturiko zenbait film Euskal Herrian kokaturik daude, El valor de la autocrítica dokumentala esaterako. Baina indarkeriari eta horri buruzko gogoetak Quebec, Hegoafrika, Israel, Italia eta Irlandako istorioak ere biltzen ditu.

Urriaren  27an, Un día después de la paz Hegoafrikaren eta Israelen arteko koprodukzioa eskainiko dute. Judu baten ama eta horren semea hil zuen palestinar frankotiratzailearen arteko adiskidetze prozesua azaltzen du dokumentalak.

Bestalde, Corbo filmak bestalde, 16 urte zituela jarri berri zuen bonba bat lehertzean hil zen 16 urteko Quebeceko Askatasun Taldeko militante gaztearen bizitza azaltzen du.

Azkenik, El valor de la autocrítica Karmelo Vivancok zuzendutako dokumentalak itxiko du jaialdia. Brigada Gorrietako  edota Ulsterreko talde armatuetako kide ohienekin batera, Carmen Gisasola ETAko kide ohiaren lekukotasunak biltzen ditu lanak. 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik, Gisasolak film honen abiapuntu den autokritika prozesua luzea egin du.

luzea egin du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo