Itxi

Zinema

Otsailak 2, 3 eta 4

Italiako zinemak Bilbo hartuko du, Zinecittan

eitb.eus

Ekimenak zinema italiarraren gaineko "zertzelada freskoa eskaintzea" du helburu. Euskaditaliak antolatu du, Bilboko Udalarekin, Zinebirekin, BBK Aretoarekin eta Erromako Luce Institutuarekin batera.

  • Ekimenaren kartela. Irudia: euskaditalia

    Ekimenaren kartela. Irudia: euskaditalia

Otsailak 2, 3 eta 4an, Bilbok Zinecitta Italiako zinema garaikidearen inguruko aurreneko zikloa hartuko du BBK Aretoan.

Euskaditalia Italiar Hizkuntzaren eta Kulturaren Euskadiko Institutu Ofizialaren arabera, "hiriburu bizkaitarra zinema italiarraren ametzola bihurtuko da, magiaren eraginez".

Hala, aipatutako egunetako bakoitzean film bat ipiniko dute, generoa aldatuta, hiriburu bizkaitarreko BBK Aretoan. La mafia uccide solo d’estate, 2an; Il giovane favoloso, 3an, eta Se Dio vuole, 4an. Emanaldi guztiak doakoak dira.

Ekimena Bilboko Udaleko Kultura Sailarekin, Zinebirekin, BBK Aretoarekin eta Erromako Luce Institutuarekin batera antolatu du Euskaditaliak, eta "zertzelada freskoa eta berria" eskaintzeko helburua du.

 

 

 

>