Itxi

Zinema

Espainiako zinema-sariak

Goya sariak: azken 16 urteetako pasadizorik onenak

T.S.J. | EITB.EUS

Denetarik izan da Goya sari-banaketetan: aldarrikapen politikoak, abesten ez dakiten aktoreen emanaldiak, ezusteko musuak, sarien apurketa...

  • 2015eko saridun guztien argazkia. Iturria: EFE

    2015eko saridun guztien argazkia. Iturria: EFE

1999. urtea: Tony Leblanc aktore madrildarrak Gizonezko Aktore Onenaren Saria jaso zuen Santiago Segurak zuzendutako 'Torrente: el brazo tonto de la ley' pelikulari esker:

2003. urtea: 'Gerrari ez': AEBk Iraken abiatutako gerrari gaitzespena erakutsi nahi izan zioten aktoreek. Hori dela eta, gerraren aurkako mezuak nonahi izan ziren ikusgai

2005. urtea: Lehen aldiz, Gobernuko presidentea sari-banaketan izan zen, kasu honetan, Jose Luis Rodriguez Zapatero. Emanaldia 'politizatu' izana leporatu zioten. Bestalde, historian inoiz lortutako sari kopuru gehien eskuratu zituen Alejandro Amenabarren 'Mar Adentro' pelikulak, 14 golardo, hain zuzen ere:

2008. urtea: Alfredo Landak Ohorezko Goya saria jaso zuen. Zeharo hunkituta azaldu zen, hitz egin ezinda ere:

2009. urtea: Efektu Berezi Onenaren irabazleari ('Mortadelo y Filemón: Misión salvar la tierra' filmeari) saria ematera zihoala, Javier Gutierrezek behaztopa egin eta saria apurtu zuen:

Behin egoera gaindituta, amodioa eta pasioz beteriko musuak protagonista izan ziren emanaldiaren aurkezleen artean: Carmen Machi, Jose Coronado eta Santi Millan:

2010. urtea: Andreu Buenafuentek aurkeztutako sari-banaketak audientziarik handiena izan zuen. Gainera, Pedro Almodovar Zinema Akademiara itzuli zen ezustean , eta sari bat aurkeztu zuen:

2011. urtea: Jimmy Jump izenarekin ezaguna den laguna sari-banaketaren oholtza gainean azaldu zen bat-batean:

2012. urtean: El Languik egindako rap-a abestu zuen Antonio Resinesek, ahaztu ezineko era batean:

2013. urtea: Adriana Ugarte okertu egin zen sari baten irabazleak iragartzean:

2014. urtea: Joaquin Reyes umoristak Femen feministen parodia egin zuen BEZa kulturalaren igoera salatzeko asmoz:

2015. urtean: Dani Rovira galaren aurkezleak Jose Ignacio Wert Kultura ministroari zuzendu zitzaion, tentsio- eta barre-unea sortuz:

Rovira gaueko beste une baten protagonista ere izan zen. Aktore berri onena zela iragarri zutenean, Clara Lago haren bikotekidearen alaiatasuna beroa izan zen: