Itxi

Zinema

Iruñea

Denboraren kontzeptuari begiratuko dio Punto de Vista jaialdiak

Agentziak | Erredakzioa

Otsailaren 8tik 14ra, jaialdiak ehun film baino gehiago emango ditu Nafarroako hiriburuan.

  • "Las letras" mexikarra ikusi ahalko da, besteak beste, Sail Ofizialean

    "Las letras" mexikarra ikusi ahalko da, besteak beste, Sail Ofizialean

Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiak astelehenean, hilak 8, abiatuko du hamargarren edizioa, Baluarten. Aurten, denboraren kontzeptua izango du ardatz jaialdiak, eta hamarkada honetan protagonista izan diren zinemagile eta artistak omenduko ditu, gainera.

Otsailaren 8tik 14ra egingo dute Punto de Viste, eta Baluarte izango da berorren egoitza bakarra.

Fernando Perez jaialdiko zuzendari exekutiboak azaldu duenez, ehun lan baino gehiago erakutsi dituzte, eta 57 akreditazio banatu dituzte dagoeneko nazioarteko kazetarientzat.

Sariak emateko ekitaldia larunbatean, hilak 14, izango da, 20:00etatik aurrera, Baluarteko Ganbera Aretoan, eta “Vita Brevis” Therry Knauff belgikarraren 40 minutuko lana erakutsiko dute jaialdia ixteko.

Sail Ofizialean, denetariko gaiak jorratzen dituzten 9 film luzek eta 8 film laburrek parte hartuko dute. Berorien artean egongo dira sail hauetako irabazleak: film onenaren Punto de Vista saria, zuzendari onenaren Jean Vigo saria, film labur onenaren saria, publikoaren saria eta gazteriaren saria.