Itxi

Zinema

'Zaindari ikusezina'

Marta Etura, zineman Amaia Salazar izateko erronkaren aurrean

eitb.eus

Baztango Trilogia Dolores Redondo idazlearen laneko lehen zatian oinarritutako filmaren protagonista izango da donostiar aktorea; martxoaren 28an hasiko dira filmatzen.

Marta Etura aktorea (Donostia, 1978) Amaia Salazar ikertzailea izango da Dolores Redondo idazle donostiarrak Baztanen kokatutako eleberri trilogiaren lehen zatiaren zinemarako egokitzapenean

Etura (“Mientras duermes”, “Celda 211” bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Goya eman zion pelikula, “Las trece rosas”, “Azul oscuro casi negro”, “Frío sol de invierno”…) izango da protagonista, hartara, Fernando Gonzalez Molina (“Palmeras en la nieve”, “3 metros sobre el cielo”…) zinemagileak zuzenduta martxoaren 28an filmatzen hasiko diren lanean.

Donostiar aktoreak “Return” Chevi Muradayrekin batera egiten duen antzezlanaren harira Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan duenez, “oso  pozik” ekingo dio proiektuari “etxetik gertu, Baztango inguru ederrean eta zuzendari eta lantalde erabat profesionalekin”.

Jende askoren buruan “bizi” den pertsonaia gorpuzteko erronkaren aurrean, Eturak irakurleei hutsik ez egiteko buru-belarri lan egingo duela esan du, eta Dolores Redondo trilogiaren idazlearekin hitz egiteko irrikan dagoela erantsi du.

Lehenik eta behin, “Zaindai ikusezina” trilogiako lehen zatian oinarritutako pelikula filmatuko dute, eta, horrek “ondo funtzionatuz gero”, bigarren eta hirugarren zatiak filmatuko dituzte, “Hezurren ondarea” eta “Eskaintza ekaitzari”.

tza ekaitzari”.

tza ekaitzari”.