Itxi

Zinema

Zinema

Zinemaren Festa bueltan izango da urriaren 24tik 26ra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Egun horietan, sarrera 2,90 eurotan izango dira, Euskal Autonomia  Erkidegoko eta Nafarroako aretoetan.

Zinemaren Festa bueltan izango da urriaren 24an (astelehena), 25ean (asteartea) eta 26an (asteazkena). Egun horietan, sarrera 2,90 eurotan izango dira, Estatu osoko aretoetan.

Horretarako, baino, lehenik eta behin fiestadelcine.com webgunean izena eman beharra dago. 14 urtetik gorako eta 60tik beherako pertsonei zuzenduta dago beherapena.

Webgune horretan izena eman eta gero, sarrerak hiru lekutan eskura daitezke: leihatilan, kutxazain automatikoetan eta Interneten.